Fuentes web
Entradas
Comentarios

E-book

E-book edota liburu elektronikoarena, gaur egun oso modan jarri den gaia izan da. Hasieran zalantzaz eta deskonfiantzaz inguratuta bazegoen ere, azken aldian gero eta egoera hobeagoan aurkitzen dela esan daiteke. Izan ere, jende askok nahiago du papelezko liburuak irakurri baino, ordenagailuaren aurrean jarri eta hemendik bertatik irakurtzea.

Ohizko liburuekin konparatuz, esan beharrekoa da abantailak dituela baina baita ere desabantailak aurki daitezkeela, gauza guztiekin bezela. Alde batetik, papelezko liburuak atzean jende piloa behar duen artean (maketazioa, diseinua…) liburu elektronikoa guzti honen gainetik aurkitzen da. Eta beste alde batetik, argi eta garbi dago askoz ere zailagoa dela papelezko liburu bat aurkitzea liburu elektroniko bat baino, azken hau, interneten egongo delako beti edozeinek eskuratzeko moduan eta bestea berriz, liburutegietan edota liburu dendetan bilatu beharko genuke eta ez egotearen arriksua jasan.

Aurretik esan bezala, ez dira dena abantailak liburu elektronikoa inguratzen dituztenak. Izan  ere, ordenagailuaren aurrean denbora asko egoteak izugarri mintzen du ikusmena eta beste alde batetik, ordenagailua elektrizitatearekin lotuta egongo litzateke, horregatik bateria barik gelditzekotan edo ordenagailuarekin arazoren bat izatekotan, konpondu arte irakurri gabe egotea baino ez dugu.

Hau guztia kontutan hartuz, esan beharko litzateke liburu elektronikoak abantaila asko baditu ere, oraindik ez gaudela guztiz ohitzeko prest eta denbora apur bat behar izango dugula baldin eta benetan papelezko liburuak desagertzen badira.

Iturriak:

Tim Berners-Lee

Tim Berners-Leek Oxfordeko The Queen’s colledgen egin zituen bere ikasketak. Bere unibertsitateko ikasketak gauzatzen zituen bitartean. ordenagailu bat sortu zuen TTL zirkuitu batez, telefono mugikor bateko prozesadore abtez eta telebista batez baliatuz. 2004. urteko abenduan, Southamptoneko Unibertsitatean lanean hasi zen eta bere gaurko Web Semantiko-ko proiektuan lan egiten jarri zelarik.

 

1991. urtean, World Wide Web-a aurkeztu zuen web orrialdeak konektatzeko sistema bat moduan. Honen ideia, web-aren potentziala zabaltzea zen espresamendu libre eta kolaborazio lez. Berners-Lee CERN-en ( Laboratorio Europeo de Física Nuclear de Ginebra) zegoen lanean interneten bidez informazioa, hipertextuaren bidez, errez transferitzeko ideia bururatu zitzaionean. Ideia originala zera izan zen: hipertextua internetekin eta ordenagailu pertsonalekin lotzea informazio sare bakarra soilik izateko. Hala, hipertextuak erabiltzaileentzat interneteko orrialdeei begirada bat ematea erreztuko luke estekak erabiliz.

 

1999. urtean, ordea, 3Com Founders-eko buru izan zen eta oraindik, elkarte horretako ingenieritza irakaslea da. Beranduago, webaren zientziaren ikerketaren zuzendari bihurtu zen eta talde hau da World Wide Web-aren arazoak eta konponketak bilatzen diharduen talderik haundiena.

Orrialdeak:

 

La enciclopedia francesa nace cuando Diderot acepta la traducción del diccionario de Chambers pero, centró su trabajo más bien en transformar y en reconstruir que en el mero hecho de traducir. Los editores recibieron una sugerencia de editar y publicar una obra original y así surgió la enciclopedia en 1750.

Por otra parte, la función de esta enciclopedia también era hacer un inventario de todo lo conocido y para lograr eso tuvieron que examinarlo, pisotearlo y removerlo todo. Lo más importante que se quería conseguir con esto era que no hubiera nada antiguo ni superfluo, así pues, la segunda función de esta obra inédita era esto, aparte de los conocimientos, explicar y describir.

Referencias:

LNP (Lengoaia naturalaren prozesamendua) adimen artifizialaren barne izanik, hizkuntzalaritza konputazionalean ingeniaritzari zuzendutako atala litzateke. Lengoaia naturalaren bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa era konputazionalean burutzea lortzen da.

 

Lengoaia naturala maila desberdinetan anbiguoa dela esaten da:

  • Maila lexikoan: hitz bakar batek esanahi ezberdinak izan ditzake.
  • Erreferentzia mailan: anaforen eta kataforen entitate linguistikoa zehaztea suposatzen du.
  • Egitura mailan: Zuhaitz sintaktikoak sortzeak dituen sintagma preposizionalen dependentziaren anbiguotasuna.
  • Maila pragmatikoan: Esaldi askok, idatzita dagoena baino zerbait gehiago adierazi nahi dute eta ironiek garrantzi handia dute mezuaren ulermenean.

 

Anbiguotasun hauek eta beste batzuk ebazteko bidea, lengoaia naturalean ematen diren sarrerak anbiguotasunik gabeko barne errepresentazio batean itzultzea da.

 

Erreferentziak:

Azalpen hau, World Wide Web-etik dator eta HTML formatuan idatzitako dokumentuetan baino oinarritzen da gehienbat. Markaketa lengoaia batek, interneten hipertextua sortzeko balio du. HTML lengoaiaren bidez, irudiak eta multimedia sartu daiteke testuan baina aukera gutxi ematen ditu testuaren egitura baino haratago dauden funtzioak aztertzeko.

 

Web semantikoaren osagai nagusiak metalengoaiak eta XML, XML Schema, RDF, RDF Schema eta OWL errepresentazio estandarrak.

  • XML: Egituratutako dokumentuen gainsintaxia ematen du esanahia bere horretan utziz.
  • XML Schema: XML motatako dokumentuen egitura definitzeko lengoaia da.
  • RDF: Datu modelo bat da beraien artean sor daitezkeen erlazioentzako.
  • RDF Schema: RDF errekurtsoak azaldu edota deskribatu ahal izateko hiztegia da.
  • OWL: Hiztegi zabalagoa eskeintzen du osagaiak eta klaseak deskribatzeko.

 

Erreferentziak:

Informazio berreskurapena dokumentuetan informazio bilaketaren zientzia izango litzateke, dokumentu berdinen bilaketa, dokumentuak deskribatzen dituen metadatuen bilaketa edo datu baseen bilaketa ere izan daiteke. Hau, interneten bidez edota intraneten bidez egin daiteke, azken hau textu, irudi eta soinuetarako izango litzatekeelarik.

Informazio berreskurapena ikasketa interdisziplinarioa da eta ikasketa honetaz diharduten disziplina batzuk psikologia kognitiboa, informazioaren arkitektura eta informazioaren diseinua izango lirateke.

 

Google, Lycos eta Copernic bezalako bilatzaileak informazio berreskurapenean erabilitako aplikazio ugarienak edota ezagunenak dira. Hiztegi bat sortu behar da (lengoaia naturalean sortutako hitz kopuru bat), bilaketaren arau logikoak bere gain hartzen dituen algoritmoa. Bilaketa hau da termino bi baino gehiagorekin galderak planteatzea ahalbidetzen duena eta erantzun minimoak hiru izango lirateke gutxi gora-behera.

 

Hain erabilia den metodo bat izan arren, oso zaila izaten da honi buruzko defiizio zehatz bat ematea edota aurkitzea Informazio Zientzien arloan.

Erreferentziak:

Eragile arrazional ez bizidunen garapenean jarduten duen informatikaren arloari deritzogu.

Ezagutza mota desberdinak eta ezagutza errepresentazio bide desberdinak aurki daitezke. Emaitza razionalak izateko ere, ontzat eman daitezkeen prozesu mota desberdinak daude adimen agentea determinatzen dutenak. Sinpleenetatik hasita eta konplexuetaraino, bost prozesu garrantzitsuenak hauek lirateke:

  • Erantzun predeterminatu baten ejekuzioa sarrera bakoitzagatik (izaki bizidunen eginkizun islatuen analogoa)
  • Eginkizun posibleek sortutako egoera multzoetan bilatutako egoera
  • Algoritmo genetikoak (ADN kateetan ematen den garapen prozesuari analogoa)
  • Sare neuronal artifizialak (Animalia eta gizakien burmuinaren funtzionamendu fisikoari analogoa)
  • Logika formalaren bitarteko hausnarketa (Giza pentsamendu abstraktuari analogoa)

 

Adimen artifizialaren erabilera gai batean aditua den pertsona baten beharra duten lanbideetara bideratua egongo litzateke, bere lana arriskutsua, zaila edo ezerosoa izateagatik. Asistente artifizial baten laguntza izatearen onurak, gizakiaren defektuak eta huts egiteak sahiestea izango lirateke. Oraindik guztiz garatuta ez dauden arren, adimen artifizialaren sistemak medikuntza, geologia eta aeronautika arloetan erabiliak dira.

 

Erreferentziak:

Itzulpengintza automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean asko lagundu duen disziplina izan da. Elkarte zientifiko, aldizkari berezi, unibertsitate departamentu edota enpresa askok hori dute zeregin nagusi bezala. Martin Kay-k adibidez, hauxe dio honi buruz: 

 

Itzultzeko makinak lortzeko irrika horrek hizkuntzalaritza, filosofia, matematika edo informatika diziplinetako zenbait buruargiren arreta merezi izan du. Horretaz gain, itzulpen automatikoak jarraitzaile leial batzuengan erakarpen liluragarria pizten du. Zer dela eta lilura hori?

Itzulpengintza automatikoan itzulpenak egiteko hiru modu garrantzitsuenak hauek lirateke:

 

  • Arauetan oinarritutako itzulpen automatikoa
  • Corpus- ean oinarritutako itzulpen automatikoa
  • Kontestuan oinarritutako itzulpen automatikoa

 

Laburtuz, honen helburua literalki itzultzea baino gehiago, itzulpena eraldatzea izango litzateke eta honekin batera bakoitzak eman nahi dion funtzioa ematea.

 

Iturriak:

Gaien zerrenda

Hurrengo hauek dira nik aukeratutako gaiak:

1. Web semantikoa

2. Adimen artifiziala

3. Itzulpengintza automatikoa

4. Openphone

5. Parsing eta Tagging-a

6. Lengoaia naturalaren prozesamendua

7. Plataforma eleanitza

8. Informazio berreskurapena

9. Hizkuntz ereduak

10. Lexikografia konputazionala

Aditu askoren ahotan egon den gaia da giza lengoaiaren teknologiak. Hauek, teknologia linguistikoak edo lengoaiaren teknologiak ere deituak dira eta aplikazio informatikoetan integratuta aurkitzen ditugu. Ordenagailuetako zuzenketa ortografikoa edota itzulpengintza ere, hauen bitartez egiten da horregatik, izugarrizko garrantzia hartu dute gure gizartean. Azalpen eta definizio asko eman dira hauei buruz eta hauek dira horietako batzuk:

Hans Unszkoreit-ek adibidez, teknologia hauek metodo konputazionalak erabiltzen ditu, hala nola, mintzairak aztertzeko aproposak diren metodoak, ordenagailu programak, etab eta horien bidez testuak aldatu edota modifikatu daitezke.

Joaquim Llisterri ere aditu hauetako beste bat da eta honen ustez, lengoaiaren teknologia hauek aplikazio informatikoetan aurkitzen diren aplikazio guztiak izango litezke hauen bitartez, itzulpengintza automatikoa eta berezko zuzenketa ortografikoa posible egiten direlarik.

Hau guztia kontuan hartuz, Finlandiako Language Technology Documentation Centre-k dio giza lengoaiaren teknologia hauek esanahi eta etodo teknikoak aztertzen dituzte eta oso baliagarriak dira gaur egungo informatikan.

Iturriak:

Entradas antiguas »